 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
MIGUEL ASURMENDI ARAMENDIA JAUNA |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Gasteizko XIV. gotzaina
Iruñean jaio zen, 1940ko martxoaren 6an. 1957ko abuztuaren 16an salestartzat egin zuen profesa,
eta 1967ko martxoaren 5ean apaiztu zen. 1990eko uztailaren 27an Tarazonako gotzain aukeratu zuten, eta
urte bereko irailaren 30ean gotzaindu zuten.
"Elizbarruti hartako apaiz, moja eta laiko onekin ikasi nuen gotzain izaten.
Ni maitatu nindutelarik erakutsi zidaten haiek maita nitzan". Garai hartan, gotzainak
Tarazonako elizbarrutiko herri guztietara, 141 herritara, Artzain Bisitak egin zituen. 1992an,
hango apaiz, moja eta laikoen espirituaren bultzadaz, Boliviako Cochabamban misio komunitate bat sortu zen.
"Elizbarruti honetako kideekin Eliza diozesiarra familia bat dela esperimentatu nuen".
1995eko irailaren 8an, Miguel Asurmendi Gasteizko gotzain aukeratu zuten, eta urte horretako bertako azaroaren
4an hartu zuen Elizbarrutiko kargua. "Ia eskualde guztietara Artzain Bisitak egin eta gero elizbarrutia ezagutzen,
baloratzen eta maitatzen jarraitzen dut. 2004an elizbarrutiko 430 parrokiei bisita eginda izatea espero dut".
Gaur egun, gure Elizbarrutia Ebanjelizatze Egitasmoaren bidean ari da aurrera egiten.
"Elizaren elkartasuna sendotzen saiatzen ari naiz. Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa dagoeneko Jainkoak maite
gaituela eta Elizan haren maitasunaren eramaile garela sentitzen dugun guztion elkartasuna, ebanjelizazioa
eta nortasuna suspertzen ari da".
Asurmendi apezpikua gaur egun Euskal Elizbarrutiko Misioetarako gotzain arduraduna da.
"Angolan eta Ekuadorren egiten ari garen ongia benetan baloratzen dut, baita Misioek gure Elizari egiten dioten ongia ere".
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
|
 |
|
|
 |