Juntos caminamos hacia la fe

Kristautasunaren jatorria

Iruña Veleiako aurkikuntza arkeologikoen zati bat 2006an eman zen jakitera, eta, oraindik ere, aztertzen ari dira. Horren ondorioz, III. mendearen erdialdean gure lurraldeko zenbait zirkulu sozialetan kristautasunak zeresan handia zuela jakin ahal izan dugu. Era berean, egiaztatu egin da hurrengo mendean euskaldunek ideia kristauak ondo baino hobeto ezagutu eta bereganatzen zituztela. Bi fenomeno horien erregistro arkeologikoa ezin hobea denez, Gasteizko Elizbarrutia ikerketa arkeologiko paleokristauaren gailurrean egongo da mundu-mailan.

Arkeologiak V. mendeko tenplu paleokristau bat utzi du agerian Buradon Gatzagan. Hortik ondorioztatzen da berant erromatartasunean gutxienez eliz komunitate bat bazela, pontea ere bazuena.

Ayuda eta Omecillo ibaien arroetan eremutar taldeen presentzia, erakusten duten aztarnak oso ugariak dira, beren eliza eta gelekin. Horien jatorria garai berant erromatar horretakoa bertakoa da, Goi Erdi Aroan ere existitzen jarraitu bazuten ere. Tenplu horietako batean oraindik ere gurtza egiten da: Faidoko Haitzeko Andre Maria.

Hojas

© Gasteizko Elizbarrutia. Eskubide guztiak erretserbatuak.

Desarrollado por Actualiza