 |
 |
 |
 |
 |
Gasteizko Elizbarrutiaren Katalogo Monumentala |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Kritikaren arabera, GASTEIZKO ELIZBARRUTIAREN ERTILANEN KATALOGOA lan eredugarria da mundu mailan. Zortzi liburu mardulez osatuta dago. Hori osatzeko ekimena Elizbarrutiaren lehenengo mendeurrenaren kariaz abiatu zen, 1962an. Lehenengo liburukia 1967an argitaratu zen, VIII. liburukia 2001ean aurkeztu zen, eta IX. zenbakiko lanak oso aurreratuta daude.
Obra hau oinarri-oinarrizkoa da Elizbarrutiaren ondare erlijiosoari dagokionez, eta hainbat adituk hartu dute parte bera osatzen; guztien gainetik Micaela Josefa Portilla Vitoria nabarmentzen da.
Argitalpena Caja Vital Kutxak finantzatzen du.
|
 |
 |
Lanaren plan orokorra.
Liburu bakoitza Elizbarrutiko eskualde bati dagokio, batzuetan artziprestalde bati. Honela osatuta dago:
 |
Panoramika geografiko, historiko eta artistikoak. |
 |
Monumentu garrantzitsuenei buruzko monografiak. |
 |
Herri bakoitzaren azterketa, bere parrokia eta ermitekin, horien argazkiekin dokumentatuta. |
 |
Aurkibideak: bibliografia, kontsultatutako eskuizkribuak, artista, eskulangile eta teknikariak, grabatuak; aurkibide orokorra. |
Lehenengo liburutik azkenera, sail horietan lana nabarmen aberastu dela ikus daiteke.
|
| |
 |
 |
 |
|
 |
|
|
 |