Diócesis de Vitoria . Gasteizko Elizbarrutia Bizente Goikoetxea, 7 . 01008 Vitoria-Gasteiz info@diocesisvitoria.org
Santa Maria Katedrala Fundezioa
Santa Maria Katedralaren Fundazioa 1999aren amaieran eratu zen, eta Gasteizko Gotzaindegiak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatzen dute.

Bere helburua tenplua eta horren ingurunea sendotzea, zaharberritzea eta gaiberritzea da, Plan Zuzentzailearen irizpideen arabera.

Proiektua garatzeko 10 urteko epea (2000 – 2010) eta 24 milioi euroko inbertsioa aurreikusi dira. Kopuru horretatik gehiena Patronatua osatzen duten erakundeek ematen dute (Udala, Foru Aldundia eta Gotzaindegia). Gobernu Zentraleko Sustapen Ministerioak, berriz, 8,4 milioi euroko kopurua bideratu du, hau da, Plan Zuzentzailearen kalitatea ezagutu eta katedralak zaharberritzeko ekarpen handienetakoa eman du.

Fundazioak, ordea, ez du soilik Gasteizko eliza adierazgarrienaren eta balio historikorik handiena duenaren berreskuratze arkitektonikoa kudeatzen, izan ere, kultura eta turismo jarduerak ere sustatzen ditu, horien artean Obrak Ikusteko Bisita Gidatuen Programak. Zeregin horretan Eusko Jaurlaritzaren eta Vital Kutxaren laguntza ekonomikoa du.
Zalantzarik gabe, tenplua hiriko erreferentzia turistiko bilakatu da. Lau urtetan, 250.000 bisitari baino gehiago esperientzia bakar batez gozatu dira: plataforma ikusgarri batetik, eliza barruan egiten ari ziren zaharberritze lanak eta indusketa arkeologikoak zuzenean begietsi dituzte.

Santa Maria Katedrala Fundazioa: www.catedralvitoria.com