 |
 |
 |
 |
 |
 |
Gasteizko Elizbarrutiaren Historia |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Musulmanek Ebroko ibarra inbaditzearen ondorioz, IX. mendearen inguruan, Kalagorriko Gotzaindegiko kristau askok musulmanik ez zen lurraldeetara emigratu zuten.
Arabako lurraldea, kristau horietako askorentzako aterpe izan zena, hasieran asturiar-leondar erresumaren menpe zegoen. Ondoren, X. mendearen erdialdean, Nafarroako erresumara bildu ziren eta, azkenean, Gaztelaren orbitaren baitan bukatu zuen.
Erlijioari dagokionez, lurraldea dagoeneko oso kristaututa zegoen. Joan izeneko gotzainak Valpuestako gotzaindegia sortu zuenean, 804. urtean, zera esan zuen: “bertan eliza zaharrak aurkitu nituen: Kosme eta Damian santuena, San Esteban, San Zipriano, San Joan eta San Pedro eta San Kaprasiorenak”. Garai berean, Arabako erdialdean, Armentiako Gotzaindegia eratu zen.
IX-XI mendeetako dokumentazioan hamarren bat pertsona ageri dira titulu hau dutenak: “gotzaina Araban, arabarrena, Veleian eta Armentian”.
Azken gotzain Fortunio jauna da ezagunena. Leireko monasteriotik zetorren, eta beti jardun zuen Iruñeko orbitaren menpe. 1072an Erromara abiatu zen, Alejandro II.a aita santuaren aurrean erritu hispanikoaren balioa defenditzera. 1087 inguruan zendu zen, eta harekin batera, tentsio ugarirekin, Arabako gotzaindegia desagertu zen, Kalagorrikoaren mesedetan, eta liturgia tradizional hispanikoaren ordez erromatar erritu berria ezarri zen. Donemiliagako Nabarrean aipatzen diren 300 herrixkak baino gehiagok tenplu prerromaniko txikiak izango zituzten. Horien aldare eta saretetatik aztarna ugari geratzen da, lurralde osoan barreiatuta.
Antzekoa izan zen Valpuestako Gotzaindegiaren jatorria eta bilakaera, Burgosko ipar-ekialdean eta Arabako mendebaldean. Beharbada hura ere Kalagorriko elizbarruti zaharraren edo Okakoaren jarraipena izan zen. Valpuestan, IX. eta XI. mendeen artean 21 gotzain ere dokumentatuta daude. |
|
| |
 |
 |
 |
|
 |
|
|
 |