 |
 |
 |
 |
 |
 |
Gasteizko Elizbarrutiaren Historia |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Armentiako egoitza Kalagorrikoaren esku geratu zelarik, Arabako nukleoko kristauak kalagorriar erakundean integratu ziren, Gotzaindegiak zeuzkan bost artxidiakonotzetatik batean, Arabako Artxidiakonotzan. Berberiegoko Artxidiakonotzak Arabako ekialdeko parrokia batzuk hartzen zituen, eta bien artean euskal inguru guztia kontrolatzen zuten. Arabako Artxidianokotzan Egilaz, Ganboa, Zigoitia, Gasteiz, Leintz, Zuia, Koartango, Urduña, Aiara, Erribera eta Trebiñu. Klero sekularra asko hazi zela ikus daiteke: leku bakoitzean bost apaiz edo gehiago zeuden.
XII-XV mendeetan gure egunetara arte iritsi diren eliza erromanikoak, nekazaritza eremuetan, eta eliza gotikoak, hirietan, eraiki ziren. Tenplu horietako gehienak mezenas partikularrek eraiki eta mantendu zituzten; pixkana-pixkana ugazaba laikoen eta gotzainaren agintaritzaren arteko arazoak konpontzen joan ziren. Frantziskotarrek eta domingotarrek Gasteizen jarri zituzten euren komentuak.
1087tik aurrera, Armentiako basilika kolejiata bihurtu zen; 1135ean bertan hamar elizgizon ziren. Jaun Rodrigo de Cascante gotzainak (1146.1190), jada 1173an Armentian daukan elizbarrutiko etxeaz mintzo denak, Gasteizi 1181ean eman zioten udal forua izenpetu zuen, eta horretarako “gotzain armentiarra” antzinako titulua erabili zuen. Gotzain hura bera izan zen gaur egun ikus daitekeen basilika erromanikoa eraiki zuena, Armentiako gotzaindegia desagertu eta ehun bat urte geroago. |
|
| |
 |
 |
 |
|
 |
|
|
 |