 |
 |
 |
 |
 |
 |
Gasteizko Elizbarrutiaren Historia |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
D.Diego
Maríano Alguacil Rodríguez (1862-1877)
 |
 |
Jatorriz kordobarra, Murtzian parroko eta Apaizgaitegiko irakaslea zelarik, 1859an Badajozeko gotzain izendatu zuten. Gasteizko lehen gotzain modura 1862ko apirilaren 29an egin zuen sarrera nagusia. Katedrala sagaratu zuen. Hamabost urtetan elizbarrutia antolatzeko aparteko lana egin zuen, herri misioak sustatu zituen eta Asteteren euskarazko argitalpena bultzatu zuen. Seiurteko Iraultzaileko eta azken karlistaldiko gorabeherak bizi izan zituen. 1871n senatari karlista izan zen, Araba ordezkatuz. Gerra amaitu zenean, 1876an, Cartagenako gotzain bilakatu zen. Murtzian hil zen, 1884. urtean. |
D.
Sebastián Herrero Espinosa de los Monteros
(1877-1880)
 |
 |
Cuencan gotzain izan ondoren, Gasteizko gotzaina izan zen, 1877ko otsailaren 9tik 1880ko abuztuaren 28an osasun arazoak zirela medio kargua utzi zuen arte. Lehenengo Kontzilio Apaizgaitegia inauguratu zuen, eta Elizbarruti osoari egin zion bisita pastorala. Ondoren, Oviedo, Kordoba eta Valentziako gotzaindegietarako izendatu zuten, eta azken hiri horretan zendu zen, 1903an, kardinal izendatu eta gero. |
D. Mariano
Miguel Gómez (1881-1890)
 |
 |
Valladolideko apaizgaitegiko errektore zelarik, 1876an, Segorbeko gotzain izendatu zuten. Gasteizko elizbarrutira 1881eko martxoaren 25ean iritsi zen. 1885ean Elizbarrutiaren Sinodoa ospatu zuen, Apaizgaitegia handitu zuen eta Elizbarrutia Jesusen Bihotzarentzat sagaratu zuen. 1890ean Valladolideko elizbarrutira aldatu zuten eta han hil zen, 1890ean. |
D. Ramón
Fdz. de Piérola Lz. de Luzuriaga (1890-1904)
 |
 |
Nafarroako Otiñanon 1829an jaioa, 1879an Habanako gotzain eta 1887an Avilako gotzain izendatu zuten. Gasteiza 1890eko martxoaren 31n iritsi zen. Gasteizko elizbarrutiko hiru probintzietan karitatezko erakundeak sustatu zituen. 1904ko urtarrilaren 25ean hil zen, Gasteizko gotzaina zela. |
D. José
Cadena y Eleta (1905-1913)
 |
 |
Jatorriz nafarra, Ramón Fdz. de Piérolaren laguntzailea izan zen Avilan, eta 1905ean Segoviako gotzaindegitik Gasteizkora aldatu zuten. Sindikatu katolikoak sustatu zituen eta, 1907an, Katedral Berria eraikitzen hasi zen. 1913an Burgosera aldatu zuten, artzapezpiku, eta han hil zen, 1918an. |
D. Prudencio
Melo Alcalde (1913-1917)
 |
 |
Burgosko kalonje irakurlea, Olimpoko gotzain titularra eta Toledoko Primatuaren laguntzailea, Gasteiz izan zen haren lehenengo elizbarrutia. Apaizgaitegi txikiak eta tutoretzak fundatu zituen. 1914an Katedral Berriko obrak bertan behera geratu ziren. Madril-Alcalako artzapezpiku izendatu zuten; 1922an Valentziako artzapezpikutzara aldatu zuten eta han hil zen, 1940an. |
D. Leopoldo
Eijo Garay (1917-1923)
 |
 |
Compostelako Santiagon kalonje irakurlea zelarik, 1914an Tuyko gotzain izendatu zuten. Gasteiza 1917an etorri zen gotzain. Estibaliz, Begoña eta Arantzazuko debozioen gurtza handitu zuen. Bere gizarte lan handiena nekazarien sindikatuak sustatzea izan zen. Gipuzkoako Saturrarango udako apaizgaitegia sortu zuen. Madril-Alcalako gotzain izendatu zutela eta, Gasteiztik joan zen. Mendebaldeko Indietako Patriarkaren titulua izan zuen. 1963an zendu zen. |
Fray Zacarías
Martínez Núñez O.S.A. (1923-1928)
 |
 |
Erlijioso agustindarra, Escorialeko kolejioko zuzendaria, 1918an Huescako gotzain izendatu zuten. Handik Gasteizko elizbarrutira igaro zen, 1923an. Bere pontifizegoan honako gertaera hauek jazo ziren: Estibalizko Ama koroatu eta Arabako zaindari aldarrikatu zuen; Elizbarrutiaren Apaizgaitegi berria proiektatu eta eraikitzen hasi zen; Elizbarrutiko misioen erakundeak egituratua ziren. Santiagoko artzapezpiku izendatu zutenean utzi zion Gasteizko karguari, eta han hil zen, 1933an. |
D. Mateo
Múgica Urrestarazu (1928-1937)
 |
 |
Gipuzkoako Idiazabalen jaio zen, 1870ean. Gasteizko kalonje irakurlea zelarik, Osmako gotzain izendatu eta Gasteizko katedralean donetsi zuten. Iruñeko gotzaina izan zen 1924tik 1928ra, Gasteiza aldatu zuten arte. Egindako lanen artean daude: Eskola Katolikoen Obra, Musika Sakratuaren Biltzar Nazionala, Elizbarrutiaren Apaizgaitegi Berriaren inaugurazioa 1930ean, eta Oñatin 1936an egin zen Andre Mariari buruzko Elizbarrutiaren Biltzarra. 1931n eta 1936an agintari zibilek erbesteratu egin zuten; 1937an uko egin behar izan zion karguari, eta Cinnako gotzain titular izendatu zuten. Gipuzkoako Zarautzen hil zen 1968an, eta haren gorpuak Gasteizko katedralean hartu zuen atseden. |
D. Francisco
Javier Lauzurica Torralba (1937-1942)
 |
 |
Valentziako artzapezpikua zen Melo y Alcalderen gotzain laguntzaile zelarik, 1937an, Gasteizko Administrari Apostoliko izendatu zuten. Elizbarrutiaren Gogo-jardunetarako Etxeak sortu zituen, Apaizgaitegiko biblioteka sustatu zuen eta, Gerra Zibilean, Gipuzkoako Bergarako apaizgaitegia antolatu zuen. 1939an Arte Sakroaren Nazioarteko Erakusketa egin zen; 1942an Arte Sakroaren Museoa sortu zen, Arabako Probintzi Museoaren baitan. 1943an Palentziako gotzain izendatu zuten; 1949an Oviedoko elizbarrutira aldatu zuten, zeina Metropolitarrera goratu zuten. Oviedon hil zen, 1964an. |
D. Carmelo
Ballester Nieto (1943-1949)
 |
 |
Misioko Kongregazioko apaiza, 1943an Leonetik Gasteiza etorri zen. Bizkaian parrokia ugari jaso zituen, Donostiako Apaizgaitegi Txikia eraiki zuen, Egoitza Santuari elizbarrutiko apaizak eskaini zizkion Ekuadorrera joateko eta, 1946an, Katedral Berriko lanei berrekin zien. Santiagoko gotzaindegira sustatu bazuten ere, azkenean ez zen kargu hartaz jabetu. Madrilen hil zen, 1949an, eta Gasteizko Katedralean ehortzi zuten. |
D. José
María Bueno Monreal (1950-1954)
 |
 |
Madrilen kalonje irakurlea zelarik, 1945ean Jacako gotzain izendatu zuten, eta 1950ean Gasteizen eman zioten kargu hori. 1949an elizbarrutia banatu zenetik Gasteizko lehenengo gotzaina izan zen.
Andre Mari Zuriaren Koroatzea, Apaizgaitegian Ikasketa Teologikoetarako Goi Eskola, eta 1952an hiriaren misio orokorra dira bere lan nagusiak. Pisidiako Antioquiako artzapezpiku titular Pedro Segura Sáez Sevillako kardinalaren artzapezpiku lagunkide izendatu zuten, eta 1957an Sevillako artzapezpiku eta 1958an kardinal bihurtu zen. 1987an hil zen. |
D. Francisco
Peralta Ballabriga (1955-1979)
 |
 |
Terueleko Hijarren jaioa, 1936an ordenatu zuten apaiz, Erroman. Zaragozako kalonjea, bertako apaizgaitegi metropolitarreko irakaslea eta elizbarrutiko Ekintza Katolikoko emakumeentzako kontsiliarioa izan zen, 1955ean Zaragozan gotzain sagaratu zuten, eta Gasteizen urte hartako martxoaren 31n sartu zen. Bere gotzaintza luzean honako zedarri hauek nabarmen daitezke: 1956an Cooperativa Alavesa de Viviendas El Mundo Mejor sortu zuen, Apaizgaitegian Espainiako Iparraldeko Teologiako Fakultatea eratu zuen, hiriko auzo berrietan parrokia ugari jaso zituen, horien artean Koroatzearena eta Aingeruena 1958an, Elizbarrutiko Monumentuen Katalogoaren hasiera, hura sortu zenetik mendeurrena ospatu zenean; gainera, II. Vaticanoko Kontzilioko erreformak zuzendu zituen, eta Katedral Berria sagaratu zuen, 1969an. 1978an kargua utzi zuen. |
D. José
María Larrauri Lafuente (1979-1995)
 |
 |
Gasteizen jaio zen, 19118an, eta 1948an ordenatu zuten apaiz. Kintanan, Kanpezuko San Romanen eta Langraitzen parroko izan zen. Albaceteko elizbarrutian Tabera monsinorearen laguntzaile eta Apaizgaitegiko irakasle izan zen. 1970ean Ofenoko gotzain titular izendatu zuten eta Iruñean Tabera Kardinalaren laguntzaile.
OO.MM.PP.ko gotzain zuzendaria izan eta gero, 1979an Gasteizko gotzain izendatu zuten. 1995ean utzi zuen kargua. |
D. Miguel
José Asurmendi Aramendía (1995)
 |
 |
Iruñean jaio zen, 1940an. Salestarrekin egin zituen botoak, eta 1967an ordenatu zuten apaiz. 1990ean Tarazonako gotzain izendatu zuten, eta 1995ean aldatu zuten Gasteizko Elizbarrutira. |
|
|
| |
 |
 |
 |
|
 |
|
|
 |