Diócesis de Vitoria . Gasteizko Elizbarrutia Bizente Goikoetxea, 7 . 01008 Vitoria-Gasteiz info@diocesisvitoria.org
Gasteizko Elizbarrutiaren Historia
Gasteizko Elizbarrutia Pio IX.ak sortu zuen, 1861eko irailaren 8an, In Celsisima buldaren bitartez. Araban garai hartan 436 herri zeuden, 663 apaizek zerbitzatuta. Elizbarrutiak aldaketa politiko eta soziologikoak bizi izan zituen, eta gatazka belikoetan moderazioa ezartzen saiatu zen.

Santa Maria antzinako kolejiata 1863an katedral izendatu zuten.

1880an Kontzilioko Seminarioa inauguratu zen, eta Mateo Mujika gotzainak 1930ean gaur egungo Elizbarrutiko Seminarioa inauguratu zuen.

1941ean Elizbarrutiko Lanbide Eskolak sortu ziren.
1947an Pio XII.ak Elizbarrutiari Elizbarrutietako Misioen ardura eman zion.

1950ean, Pio XII.aren Quo commodius buldaren bitartez, Bizkaia eta Gipuzkoa probintziek Gasteizko Elizbarrutitik bereizi eta Bilboko eta Donostiako Elizbarrutiak eratu zituzten.

Gasteizko Elizbarrutiaren gaur egungo hedadura 3.282 kilometro karratu da, Arabako probintzian eta Urduñan (Bizkaia) eta Trebiñu-Uda eta Argantzonen (Burgos). Orain elizbarrutian 422 parrokia daude, 16 artziprestaldetan antolatuta eta 5 pastoral barruti osatzen dutela.