 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
1999an inauguratua zen, Gasteizko Elizbarrutiaren eta Arabako Foru Aldundiaren lankidetzari esker, eta Vitoria-Gasteiz hiriko Maria Sortzez Garbiaren Katedralaren girolan dago. Tenplua neogotiko estilokoa da, eta hainbat fasetan eraiki zen: 1907tik 1914ra eta 1946tik 1968ra. Hiriaren erdigunean dago, Florida parkearen ondoan, Monseñor Cadena y Eleta kalean, zeina tenplua eraikitzeko sustatzailea izan zen. Museoaren eraikuntzak ez du ezertan aldatzen katedralaren egitura, ezta funtzioa ere.
Girola zazpi kapera erradialez osatuta dago, eta beste sei espazio laukizuzen dauzka, erakusketa iraunkorrerako 1.300 metro karratu eskaintzen dituztenak. Museorako 13 espazioak, eta horietako eskultura lanen zati bat, 1913an lanak eten aurretik eraiki ziren; 1960tik aurrera, Aurelio Rivas eskultorearen lana funtsezkoa izan zen.
|
 |
 |
Koruaren atzeko zazpi paramentuak alabastrozko baxuerliebez apainduta daude; horiek Enrique Monjoren lanak dira, 1961 eta 1963 bitartean eginak. Beirateak, berriz, Maumejean etxekoak dira: absideko zazpiak 1914an urtean dagoeneko eginda zeuden, eta gainerakoak 1965 eta 1967 bitartean egin zituzten. |
| |
 |
 |
 |
|
 |
|
|
 |