Diócesis de Vitoria . Gasteizko Elizbarrutia Bizente Goikoetxea, 7 . 01008 Vitoria-Gasteiz info@diocesisvitoria.org
Arte Sakratuaren museoa
500 artelan: gure ondarearen isla

Museoan ikusgai dauden arte erlijiosoko ertilanak Gasteizko elizbarruti honetakoak dira, izan ere, parrokia eta ermita artean, 2.500 gurtza leku baino gehiago izan ditu. Tenplu horietako batzuetatik etorriak dira erakusgai jarritako ia 500 lanak; guztiak gurtzatik kanpo zeuden, eta XX. mendearen hasieratik aurrera hasi ziren biltzen. Gehienak parrokien, Elizbarrutiaren eta Foru Aldundiaren jabetzakoak dira.

Araba paseko lurralde bidetsua izan da eta da: Donejakueko bidea, Gaztelatik Europaranzko merkataritza bidea... eta bide horietan zehar mota guztietako ideiak ibili ohi dira, horien artean ideia artistikoak. Horregatik guztiagatik, gure ondarea askotarikoa da, V. mendeko tenplu paleokristau bat zein XVI. mendeko Flandriako triptiko bat, XV. Mendeko alabastro ingeles bat nahiz XVI.eko Greco bat, Ribera, Alonso Cano edo XVII.eko Luca Giordano bat, edota XX. mende hasierako ekisaindu bat aurki daitezkeelarik.

Behe Erdi Aroan zehar, gure lurraldean mugimendu artistiko garrantzitsu bat sortu zen: “Andra Mari” motako irudien tipologia gure inguruan jaio zen. Horrez gainera, XVI. mendean, Gasteizen, gure tenplu txikietako eta Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta are Gaztelakoetako hormak apaindu zituen hormak pintzelatzeko lantegi bat garatu zela.


Bildumak balio artistiko handia dauka, pieza solteei
dagokienez baino gehiago, hainbat multzo berezi eta batzuetan bakarrei dagokienez: Andra Mariak, triptiko hispano-flandestarrak, Busto-Erlikiontzia, Ribera, Greco eta Alonso Canoren lan barrokoak, edo XVI. eta XX. mendeetako zilargintzako piezak.