Diócesis de Vitoria . Gasteizko Elizbarrutia Bizente Goikoetxea, 7 . 01008 Vitoria-Gasteiz info@diocesisvitoria.org
Arte Sakratuaren museoa
Artelanak bi irizpideri jarraituta erakusten dira: historiko-estilistikoari jarraituta, eta didaktikoari. Historiaren eta artearen aro handiak, V. mendeko berant erromatarretik XIX eta XX. mendeetako “neoetara”, tartean erromanikoa, gotikoa, errenazimentua, eta barrokoa igarota, oro har bost material eta teknika jakinen ingurura biltzen dira: harria, enborra, ohola, oihala eta zilarra. Hori dela eta, proiektuaren sortzaileek erakusgai dagoen obra guztia bost espazio handitan banatu zuten.

Sarrera Aretoa
Atal bakoitzeko pieza adierazgarri batekin. Bertan bideo gela bat eta aldi baterako erakusketak egiteko gela bat daude.
Harriaren bi areto
Eskultura prerromanikoak eta erromanikoak. Atal honetan Araban kristautasunak utzi dituen adierazpen artistiko antzinakoenetakoak daude, baita ehorzketaren arloko elementuak (hilarriak, hilobiak), liturgiako altzairuak (aldareak) eta elementu arkitektoniko eskulturadunak (kapitelak, leihoak, portadak, harburuak, mentsulak). Hainbat maketa eta fokuri esker, bisitaria eremutarren fenomenora edota hainbat tenplu erromaniko esanguratsutara hurbildu ahal izango da.
Enborraren bi areto
Imajinagintza gotikoa. Zurezko imajinen bilduma handi bat nabarmentzen da: Ama Birjina Haurrarekin, Andra Mari tipologiakoak, Kristo Gurutziltzatuak eta herri debozioko santuak. Hainbat ohol margotuak ere ikus daitezke bertan.
Girolako Kapena Nagusia
Aldare neogotikoa kontserbatzen da, eta gurtzarako hainbat objektu berezi, hala nola, aldarea, bere mahai-oihal eta aurrealde desberdinekin, ekisaindua, kaliza, ziborioa, sakrak, erlikitegia, zutargiak, kantu liburuak, liturgiako arropak...
Oholaren bi areto
Triptiko hispano-flandestarren bilduma, busto erlikarioena, Izen Gozoaren eta San Blasen erretaulak, San Migelen taulak, Joan Antzietaren erliebeak... gotikotik errenazimentu betera bidea eginez.
Oihalaren bi areto
Oihal gaineko maisuen margolanak. Ibilbidea estilo manieristako obra batekin hasten da (Grecoren San Frantzisko), eta Jose Riberaren edo Luca Giordanoren margo barroko italianizatzaileekin jarraitzen du. Gainera, besteak beste, espainiar eskolak Alonso Canoren eta Juan Carreño Mirandaren Sortzez Garbiaren mihiseetan ordezkatuta daude.
Zilarraren bi areto
Prozesioetako gurutze, ekisaindu, ziborio, kaliza, pixide, krismako, nabeta, erlikario eta abarren bilduma zabalari esker, zilargintza erlijiosoaren bilakaera ikus daiteke, erromanikotik XX. mendeko “neo” estiloetaraino. Bolizko piezaz betetako arasa batek osatzen du atal hau.