Diócesis de Vitoria . Gasteizko Elizbarrutia Bizente Goikoetxea, 7 . 01008 Vitoria-Gasteiz info@diocesisvitoria.org
Arte Sakratuaren museoa
Ehun mila pertsonak baino gehiagok bisitatu dute Museoa inauguratu zenetik. Inguruko bisitariek harrituta aurkitzen dute halako imajina hiriko parrokia jakin batekoa edo egun batean bisitatu zuten herrixka hartakoa dela. Aurretiaz bisita gidatua hitzartzen baldin bada, sentsazioez gainera, gure arbasoek beren bizipenak eta sinesmen erlijiosoak horrela zergatik adierazi zituzten ulertzera irits daiteke, gure herrialdeko eta eskualdeko elizaren bilakaeraren etapa desberdinak, estilo bakoitzaren ezaugarriak...


2000ko martxoaren 23an, Londresko National Galeryko Gabriele Finaldi kontserbatzaileak Museo hau bisitatu zuen.
“Txundituta nago... Adimen, zentzu eta sentsibilitate handiz sortutako museo baten adibide bikaina da. Guztiz liluratuta nago... Bertakoa eta nazioartekoa oso ondo uztartzen jakin dute, Flandesko lanekin, Napoliko lanekin... Riberaren San Pedro eta San Pablo, busto erlikarioak, Alonso Canoren mihise zoragarri bat... munduko edozein museo metropolitar handitan esekita egon zitezkeen... Denak harritu nau; piezen kontserbazio egoera onetik hasi eta erakunde desberdinetako teknikariek erakutsi duten koordinazio mailara. Museo honek eskaintzen duena hitz batean laburbildu behar banu, OREKA esango nuke”.

2002ko urriaren 25ean, RNEko tertuliakide ospetsua den Juan Adriansensek ere biziki goraipatu zuen ikusi berri zuen Arte Sakroaren Museo “zoragarria”: “Europa osoko ederrenetakoa”.