Juntos caminamos hacia la fe

Gasteizko Santa Maria kolejiata

Gasteiz hiria fundatuta zegoelarik, hiri berriaren eta Armentia zaharraren arteko borroka gertatu zen. Hiria Gaztelaren eta Europaren arteko merkataritzaren gune garrantzitsua zen eta inguruko herrixkez jabetu zen; “parrokien unibertsitateak” haien hamarrenak eskatu zituen, Armentiako kolejiataren kaltetan. Horren guztiaren ondorioz, Armentiako kolejiata Gasteizko Santa Mariara lekualdatu zen, 1496. urtean. Gasteiztarrek Gasteizko elizbarrutia sor zezan eskatu zioten Adriano Utrechteko kardinalari, eta kardinalak, Gasteizen egon zen bitartean, 1522an, pontifize goren aukeratu zutelarik, hori egingo zuela agindu zuen.

Trentoko Kontzilioaren garaian, zeinean arabar jatorriko gotzain ugarik hartu zuten parte, elizen barrualdeak jantzi egin ziren: erretaulak, gurutzeak, ekisainduak, pulpituak, kaperak. Tomas Zumarraga, Jacinto Esquíbel eta Fermin Lasuen bezalako arabar misiolariek aurkitutako lur berriak ebanjelizatu zituzten. Beste arabar batzuek kolonizazioan lagundu zuten eta, beren jatorrizko parrokietara bidaltzen zituzten amerikar zilarrezko objektuekin, ondare erlijiosoa aberastu zuten. Dorreek eta arkupeek eman zieten elizei, XVIII eta XIX mendeen bitartean, gaur egun oraindik ere daukaten behin betiko egitura.

Santa María

© Gasteizko Elizbarrutia. Eskubide guztiak erretserbatuak.

Desarrollado por Actualiza