 |
 |
 |
 |
 |
 |
Ordezkaritzak eta Idazkaritzak |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
| Arduraduna: Javier Querejazu
eta lau senar-emaztez osatutako taldea |
 |
 |
 |
Bizente GoiKoetxea
7
01008 VITORIA-GASTEIZ
Tfno: 945 14 81 71 |
|
 |
| Helburuak : |
 |
 |
 |
Famili Pastoraltzaren berariazko eremua senar-emazteak eta familia dira.
Bere helburua Pastoraltza gauzatu ahal izatea da, senar-emazte eta familia kristauak diren heinean. |
 |
Bi norabideko pastoraltza da. Senar-emazteak eta familia Elizaren ebanjelizazioaren
eta ekintza pastoralaren hartzaileak dira; aldi berean, eurak eragile ebanjelizatzaileak dira, Elizaren barrualderantz
zein gizarterantz. |
 |
Famili Pastoraltzak senar-emazteen eta familiaren bizi zikloa osatzen duten etapak
eta errealitateak hartzen ditu kontuan. Ezkontza aurreko etapan hasten da, eta formazio eta informazio egokia ematen da
giza errealitateari eta ezkontzaren bokazio kristauari buruz, ezkontzea erabaki duten ezkongaientzako
prestakuntza berezirako aurrekari gisa. Une jakin horretarako, Ezkongaien edo Ezkontza aurreko topaketak egiten dira. |
 |
Ezkontzaren Sakramentua ospatu eta gero, hainbat bide eta aukera irekitzen dira Elizan
jarraitzeko, hau da, formazio, ospakizun eta kristau konpromisorako bide eta aukerak. Horrenbestez, senar-emazteak
eta familia Elizaren eta pastoraltzaren objektu dira hainbat parroki talde, mugimendu berezi, Guraso Eskola edota
gogoetarako eta ekintzarako komunitaterentzat eta abarrentzat. Pastoraltza honen beste alderdi garrantzitsua da
senar-emazteak eta familia dagozkien misioa eta eginkizunak bete ditzaten sustatzea eta animatzea. |
|
 |
| Jarduerak : |
 |
 |
 |
1996an sortu zenetik, hainbat zeregin bete ditu, hala nola Ezkontza aurreko topaketak,
ikastaro laburrak eta hitzaldi zikloak, Senar-emazte eta Famili Pastoraltzari buruzko aholkularitza eta informazioa,
jarduerak koordinatzea, taldeentzako lanerako materialak prestatzea, ADEMPLANekin lankidetzan aritzea
(Asociación para la Divulgación y Enseñanza de Métodos de Planificación Familiar Natural) edota Senar-emazteen
Pastoraltzan espezializaturiko Mugimenduez arduratzea. |
 |
Oro har, Ordezkaritza honek garatzen dituen jarduerak Semar-emazte eta famili
Pastoraltzaren barruan diharduten edo gaiarekiko interesa duten parrokia, talde edo kolektiboen eskaeren araberakoak dira. |
|
 |
|
 |
|
|
 |