Diócesis de Vitoria . Gasteizko Elizbarrutia Bizente Goikoetxea, 7 . 01008 Vitoria-Gasteiz info@diocesisvitoria.org
Ordezkaritzak eta Idazkaritzak
Ordezkaritza : Álvaro Chordi
Delegación Diocesana de Pastoral de Jóvenes
Elizbarrutiko Gazte Pastoraltzaren Ordezkaritza
C/ Bizente Goikoetxea, 7
01008 Vitoria-Gasteiz
E-mail: delegacionjovenes@diocesisvitoria.org
Helbururak :
Gazte Pastoraltzaren Ordezkaritzaren helburua gure Elizbarrutiko gazteekin eta gazteentzat egiten diren proiektu, esperientzia eta lan pastoral guztiak babestea, animatzea, sustatzea eta koordinatzea da.
Gazte Pastoraltzaren xedea gazteak bere bizitza osoa, pertsonala zein komunitarioa, Kristorengan oinarrituta definitzea da.
Gazte Pastoraltzaren helburuez gehiago jakiteko ikusi “Gazte Pastoraltzarako Orientabideak”

"Gazte Pastoraltzarako Orientabideak"
Jarduerak :
Gazteak proposamen pastoralen eta elizako proposamenen protagonista izan daitezen da erronka, eta horri heldu nahi diogu.
Horretarako, Ordezkaritzan bost lan talde daude, eta horietan gazteek proposamen pastoral eta elizakoetan duten protagonismoa bere egiten dute.
Hauek dira bost talde horiek: elizbarrutiko taldea, 1 arloko taldea, 2. arlokoa, 3. arlokoa eta Gazteen Berriak aldizkariko erredakzio taldea.

Ordezkaritza hiru bloke edo arlo handitan banatuta dago:
1. Arloa / Gaztaro 1
Adoleszentzia aurreko eta adoleszentzia garaian heziketa eta fede esperientzia komunitario baten ingurura bilduta dauden gazteen errealitatea lantzen du.
Helburu nagusia aurreadoleszente-adoleszenteak osotasunean prestatzea da, heziketa prozesu ebolutibo batean, non Jesusen Ebanjelioaren arabera moldatutako hainbat balio bizitzen eta esperimentatzen dituzten.
"Elizbarrutiko ildo Nagusiak Gaztetxoen eta Adoleszenteen Taldeentzat" testuak gure apustuaren aukerak, helburuak eta metodologia biltzen ditu. Besteak beste, monitoreaz eta monitore taldeaz ere mintzo zaigu.

"Elizbarrutiko ildo Nagusiak Gaztetxoen eta Adoleszenteen Taldeentzat"

2. Arloa / Gaztaro 2
Arlo honetan gure proposamen hezitzaile-pastorala 15-18 urte inguruan dauden gazteei zuzenduta dago.
Lortu nahi dugun helburua adoleszenteak-gazteak Jesusen mezuaren berritasuna aurkituz, gauzatuz eta biziz fedean oinarritutako hasierako heldutasuna lortzea da.
Arlo honen oinarriei buruz gehiago irakurri eta informatua nahi baldin baduzu, "Elizbarrutiko ildo Nagusiak Adoleszente eta Gazteen Taldeentzat" irakur dezakezu.

"Elizbarrutiko ildo Nagusiak Adoleszente eta Gazteen Taldeentzat"
3. Arloa / Gaztaro 3
Hirugarren arloan hemezortzi urte baino gehiago dituzten gazteen talde guztiak sartzen dira.
Funtsezko aukerak eta konbentzimenduak eta lortu nahi diren helburuak hemen aurki ditzakezu: "Elizbarrutiko ildo Nagusiak 18 urtetik gorako Gazteen Taldeentzat".

"Elizbarrutiko ildo Nagusiak 18 urtetik gorako Gazteen Taldeentzat"
Gazteen Berriak aldizkaria
Gazteek egindako argitalpena da, talderen batean dauden edo, besterik gabe, gure Elizbarrutian zer gertatzen den jakin nahi duten gazteentzat sortua.
Urtean bost zenbaki ateratzen direlarik, gure inguruko talde, elkarte edo mugimenduen gertaera garrantzitsuenak zein jarduerarik xumeenak aztertzen dira.
Bertan arlo desberdinei buruzko informazio eguneratua, ideia praktikoak, elkarrizketa interesgarriak, iparra-hegoaz artikuluak, albisteak, deialdiak eta egin nahi dituzun iradokizun guztiak aurki daitezke.

Harpidetza
  5 zenbaki 5 euroren truke
Nola hartu Gazteen Berriak?
  - Helaraz iezazkiguzu zure datuak eta helbidea, harpidetzaren bost euroekin, gutun azal batean, Bizente Goikoetxea kalea, 56 helbidera, "Gazteen Berriak" aldizkarirako dela adierazita.
- Edo bestela, sar ezazu dirua hurrengo kontu zenbaki honetan, zure izen-abizenak adierazita, eta jar zaitez harremanetan Gazte Pastoraltzaren Ordezkaritzarekin, 945 14 81 71 telefonoan:

20970132340008037426 (Vital Kutxa)
30350061930611130367 (Euskadiko Kutxa)