 |
 |
 |
| Ordezkaria : Zoilo Calleja |
 |
 |
 |
Gasteizko Gotzaindegia
C/ Bizente Goikoetxea, nº 7
01008 - Vitoria Gasteiz
Tel.: 945 14 81 71 |
|
 |
| Helburuak : |
 |
 |
 |
Elizbarrutiko arte eta agiri lanen azterketa, zaintza, zaharberritzea,
erabilera eta sormena sustatzea. |
 |
Pastoral eragileak kontzientziatzea, Elizbarrutiko arte eta agiri
ondarea zaintzen eta erabiltzen gehiago inplika daitezen. |
 |
Elizbarrutiko ondarea zaintzeko helburuekin konpromisoa duten gainerako
departamentuekin lankidetzan aritzea, elizbarrutikoak zein zibilak izan. |
 |
Publikoari oro har Elizbarrutiko ondarea eskaintzea,
talde eskatzaile bakoitzaren ezaugarrien arabera. |
|
 |
| Elizbarrutiko museoa : |
 |
 |
| Elizbarrutiko Ondarearen ordezkaria Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoko Batzorde Teknikoko kidea da.
Arabako Foru Aldundiko Museoetako Zerbitzuen buruarekin batera, aipatu Museoa dinamizatzen eta kontrolatzen du. |
 |
| Elizbarrutiko artxiboa : |
 |
 |
| Elizbarrutiko artxibozaina den José Mª Elizondo jauna da Elizbarrutiko Artxiboko arduradun nagusia.
Dolores Lecuona anderea Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako prozesu handi bateko burua da, Bilboko eta Donostiako
elizbarrutiekin batera, ondarea mikrofilmatu eta digitalizatzeko helburua duena. |
 |
| Parrokiak : |
 |
 |
| Elizbarrutiko Ordezkaritza parrokiak aldizka bisitatu eta horietan dagoen ondare oparoaren azterketaz
arduratzen da; zeregin horretarako ikertzaile ugariren laguntza dauka. Berebat erlijio eraikinetan obrak edo egokitzapenak
gauzatzeko egiten diren kontsultei erantzuten die. |
 |