Diócesis de Vitoria . Gasteizko Elizbarrutia Bizente Goikoetxea, 7 . 01008 Vitoria-Gasteiz info@diocesisvitoria.org
Ordezkaritzak eta Idazkaritzak
Ordezkaria : Millán Viñas
Gasteizko Gotzaindegia
C/ Bizente Goikoetxea, 7
Tfno: 945 14 81 71
Helburuak :
Bizi garen gizartean, fede pertsonal helduan eta konprometituan sakontzea:
Adindunak sentsibilizatzea beren bizitzako etapa honetan duten eginkizun aktiboari dagokionez.
Nekazaritza inguruneko parrokia edo artziprestaldeetan "adindunen batzordeak" sor daitezen eta jardun dezaten sustatzea eta dagozkien "pastoraltza kontseiluetan" parte har dezaten bultzatzea.
Adinduak adiskidetasun, otoitz eta apostolutza taldeetan integratzea, Bizian Gora Apostolutzaren Mugimendu laikoaren bideak eskainiz.
Behartsuen eta baztertuen aldeko aukera gauzatzea, egiazkotasun ebanjelikoaren exijentzia den heinean.
Adinduak behartsuen arazoez sentsibilizatzea.
Beren giroaren beharra duten beste pertsona adindunei laguntzen parte har dezaten sustatzea.
Cáritas, Misioak, Hirugarren Mundua, Osasun Pastoraltza eta beste proiektu batzuetan parte har dezaten orientatzea.
Jarduerak :
Nekazaritza inguruneko parrokia eta artziprestaldeetako taldeak ezagutzea eta horiekin harremanetan jartzea eta zaharrentzako plan pastoral bat sustatzea.
Hiru hilero zaharrak animatzeko taldeekin topaketa bat antolatzea eta horien programazioa eta jarduerak bultzatzea.
Taldeak osatzeko bitartekoak ematea, parrokien edo eskualdeen eskaeren arabera.
Bazterketari buruzko hitzaldiak programatzea: langabezia, immigrazioa, presoak, drogen mendekoak...
Sasoi indartsuetan -Gabonetan, Garizuman- edadetuen taldeekin behartsuen errealitateari ospakizun bat eskaintzea.
Gure inguruan zein Hirugarren Munduan behartsuak eta behartasuna deskubritzea, horiei laguntzeko sor daitezkeen proiektu eta ekarpenetan konprometituz.