Diócesis de Vitoria . Gasteizko Elizbarrutia Bizente Goikoetxea, 7 . 01008 Vitoria-Gasteiz info@diocesisvitoria.org
Ordezkaritzak eta Idazkaritzak
Zuzendaria : Catalina Sayas
Bizente Goikoetxea, 7 – Gotzaindegia
Tfno: 945 14 81 71

E-mail: info@diocesisvitoria.org
Helburuak :
Gizarte Komunikabideen bitartez Gasteizko Elizbarrutia biziago jabetzea komunikazioak Elizan, eta Elizatik kanpo daukan garrantziaz.
Elizbarrutiko komunikazio sare bat sortzea.
Kristauek Gizarte Komunikabideetan duten parte hartzea handitzea eta fededunak komunikabide horietan profesional gisa presente egon daitezen sustatzea.
Elizak, bere misioari dagozkion gaur egungo gaietan, Gizarte Komunikabideei erantzun eta irizpide egokiak eskaintzea.
Gizarte Komunikabideetan Elizari eragiten dioten informazio eta iritzi korronteen jarraipena egitea.
Jarduerak :
Elizbarrutiarentzat eta bere erakunde desberdinentzat interesgarriak izan daitezkeen informazioak eta albisteak hartzea eta zabaltzea.
Elizbarrutiko Elizak eta bere erakundeek Gizarte Komunikabideekin dituzten harreman publikoez arduratzea.
Elizbarrutiaren jarduerei buruzko agiriak eta informazioak zabaltzea.
Elizbarrutiak komunikaziorako dituen organoak arintzea eta beste bide batzuen beharra eta bideragarritasuna aztertzea.
Ordezkaritzak eta Idazkaritzak aholkatzea.
Elizbarrutiko Komunikatzaile Taldea animatzea.
Argitalpenak eta materialak :
" Campanas Alavesas "
Asteroko irratsaioa. Radio Vitoria (104.1 FM), astelenean 21.30etatik 22.00ra
"Gasteizko Elizbarrutiaren Albiste-Aldizkaria - Iglesia Diocesana de Vitoria" aldizkaria
Elizbarrutiaren web orria eguneratzea