Diócesis de Vitoria . Gasteizko Elizbarrutia Bizente Goikoetxea, 7 . 01008 Vitoria-Gasteiz info@diocesisvitoria.org
Ordezkaritzak eta Idazkaritzak
Zuzendaria : Daniel M. Corral de Achúcarro
C/ Bizente Goikoetxea, 7
Gotzaindegia
01008 – Vitoria Gasteiz

Tfno: 945 14 81 71
Helburuak :
Gure Elizbarruti osoko gaixoengana gehiago hurbiltzeko bidea izatea.
Elizbarrutian Osasun Pastoraltza sustatzeko, animatzeko eta koordinatzeko tresna izatea.
Gure kristau Komunitateetan egiten dugun zeregin orok dimentsio "osasuntsua" (biziaz betea) eta "sendatzailea" (inguruan biziaren sortzailea) izan behar duelako kontzientzia hartzen laguntzea.
Gure gizartea ebanjelizatzea, Ebanjeliotik biziaz eta osasunaz eratortzen den kontzeptua iragarriz.
Hori dela eta, hain zuzen ere, gure asmoa ez da, hasieran pentsa daitekeen bezala, pertsonak "ongi egon" daitezen saiatzea -zeregin hori osasunaren profesionalei dagokie gehiago-, "ongi senti" daitezen baizik. Are gehiago, azken helburua ez da soilik ongi egotea, "ongi izatea"·baizik, horixe baita ez besterik Jesusek berak bilatu zuen azken xedea.
Jarduerak :
Gaixoaren harremanei eta horiek gizartean eta Elizan sartzeari buruzko prestakuntzarako materialak lantzea.
Garai eta egoera desberdinei begira, ikastaro, topaketa eta hitzaldi berezien bidezko formazioa.
Lan taldeak :
Ospitaleetako kapilauak biltzeko eta gogoeta egiteko taldea.
Osasunaz, oinazeaz eta gaixotasunaz ardura duten gazteen taldea, esperientziak trukatzeko eta aurre egin beharreko erronkei erantzuteko behar den prestakuntza garatzeko.
Profesional sanitarioen taldea, kezkak partekatzeko eta arlo sozio-sanitarioan egiten den lana planifikatzeko.
Parrokietako borondatezkoen taldea, Gasteiz hiriko eta elizbarrutiko herri nagusietako ia parrokia guztietan existitzen diren parrokietako taldeentzako lan moldea ezartzen duena.