Diócesis de Vitoria . Gasteizko Elizbarrutia Bizente Goikoetxea, 7 . 01008 Vitoria-Gasteiz info@diocesisvitoria.org
Ordezkaritzak eta Idazkaritzak
Arduraduna : Luis Ángel Ortiz de Pinedo
Gasteizko Elizbarrutiko Seminarioa
C/ Zumarragako Tomas Dohatsua, 67
01008 – Vitoria Gasteiz

Tel.: 945 22 00 50
Email: seminario.vitoria@euskalnet.net
Helburuak :
Elizbarrutiko Pastoraltza Bokazioen Pastoraltza bihur dadin urratsak egitea.
Bokazioa birkokatzea, fedeari buruzko hezkuntzako prozesu guztietan elementu nagusia izan dadin.
 
Helburu horiek lortu ahal izateko funtsezkoa da elizbarrutiko komunitatea sentsibilizatzeko eta inplikatzeko lana egitea, ekimenak koordinatzea eta otoitza bultzatzea.
Jarduerak :
Ikasturtean zehar, gure zerbitzuak eskainiz, elizbarrutian maila eta modu desberdinetan presente egotea.
Sendotza prozesuetan presente egotea, bokazioari eman dakizkiokeen erantzun kristau desberdinak aurkeztuz eta sendotza egin behar dutenekin eta bokazioaren gaiari heldu nahi diotenekin bilerak eginez.
Gazte Pastoraltzarekin koordinatuta, gazteentzako gogo jardunaldiak antolatzea eta animatzea.
Urtero Seminario-aurrekorako bi deialdi antolatzea.
"Seminario eguna" eta "Bokazioen aldeko munduko eguna" izeneko bokazio kanpainak hedatzea.
Kristau bokazioari lotutako materialak lantzea eta hedatzea.
Hedabideetan presentzia izatea.