Diócesis de Vitoria . Gasteizko Elizbarrutia Bizente Goikoetxea, 7 . 01008 Vitoria-Gasteiz info@diocesisvitoria.org
Ordezkaritzak eta Idazkaritzak
Gotzain-ordezkaria : Luis Antonio Preciado
Zuzendaria : Ignacio Sayas
Idazkari nagusia : F. Miguel Rey
Babesgabetuen plaza, 1
Vitoria-Gasteiz

Tfno: 945-23-28-50
Fax: 945-23-28-62

E. mail: caritas@caritasvitoria.org
Helburu orokorrak :
Kristauen artean, bilgune bat eratuz, karitatea sustatzea eta koordinatzea, eta Elizak behartsuen alde egiten duen eskaera adieraztea, horretarako ekintza sozio-karitatezkoa eta ondasunei buruzko kristau komunikazioa gauzatuz. Karitasen jarduerak, gainera, bost lehentasun dauzka, azken batzarrean onartu zirenak (2000ko azaroa):

Kolektibo eta lurralde gutxietsitakoekiko konpromiso soziala
Gizarte abegitsua eraikitzea
Komunitatea sortzea eta gizarte loturak berreskuratzea
Jarduera sozio-karitatezkoan komunitatea dinamizatzea
Karitasen presentzia publikoa
Jarduerak :
Karitasen jarduera sail desberdinen bitartez koordinatzen da:

Gizarte ekintzarako saila :
Sail honetatik honako programa hauek koordinatzen eta sustatzen dira:
Oinarrizko harrera eta zaintza
Gizarteratzea enpleguaren bitartez
Haurrak
Familia
Helduen sustapena
Adinekoak
Bakardadea
Uzta garaietan sasoikako langile eta nekazarientzako laguntza
Nazioarteko lankidetzarako saila
Nazioarteko Karitasen sarearen bitartez larrialdiko kanpainetan lankidetzan aritzen da, eta hiritarrak injustizia eta premia egoerei buruz sentsibilizatzen ditu
Animazio Saila
Parrokiako, Parrokien arteko eta Elizbarrutiko Karitas bultzatzen eta babesten ditu; Karitasko eragile guztien formazioa eta hausnarketa sustatzen du, bai orokorrean, bai programa berezietan; borondatezko partaideak Karitasen dinamikan sartzeko ibilbide bat garatzen du, eta Karitasko estamentu desberdinen eta erakunde eta instituzioen arteko koordinazioa gauzatzen du.

Jarduera horiez gainera, sail honek Nekazaritza arloko Animazio Programa bultzatzen eta koordinatzen du -bere helburu nagusia mundu mailan gogoeta eta ekintzarako taldeen sare bat eratzea da-, baita Atzerritarrei Laguntzeko Programa ere, pertsona etorkinek gure elizbarrutian duten egoeraren berri ematen duena eta parrokietako taldeetan garatzen diren ekimen bereziak suspertzen dituena.
Ondasunei buruzko Kristau Komunikaziorako Saila
Kristau komunitatea eta gizartea giza ondasunak zein ondasun materialak komunikatzeko beharraz sentsibilizatzea.
Administrazio Saila


Baliabide ekonomikoak administratzen ditu eta Elizbarrutiko Ondasunei buruzko Kristau Komunikazioaren Fondoaren aurrekontua egiten du.

Elizbarrutiko Karitasen eta Parrokietako Karitasen administrazioa eta kontularitza bateratzen eta koordinatzen ditu.
Komunikazio Saila
Kristau komunitateari eta oro har gizarteari gure inguruneko pertsona askok bizi duten bazterketa eta erdeinu egoeraren berri ematen diote eta, aldi berean, salaketa transmititzeko eta sentsibilizazioa sustatzeko tresna da.

E.mail: comunicacion@caritasvitoria.org
Argitalpenak eta materialak :
"Karitas" bihilabetekaria
“De Otra Manera” irratsaioa, astearteetan 23.30ean, Radio Vitoria-n (104.1 FM)
Jardueren urteko txostena