 |
 |
 |
 |
 |
 |
Ordezkaritzak eta Idazkaritzak |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
| Ordezkaria : Maxi Gutierrez |
 |
 |
|
 |
| Helburuak : |
 |
 |
 |
Kristau laikoek, gizakume zein emakume izan, Elizan eta gizartean duten misioa egitan aitortua izan dadin bultzatu. |
 |
Laikoen izaera, eginkizuna eta espiritualitatea aurkitzen eta balioztatzen lagundu. |
 |
Gizarte-giroetan eta herri-bizitzan behar den konpromiso ebanjelizatzailea bultzatu. |
 |
Laikoek eliz-elkarteetan parte hartze erantzulea izan dezaten laguntza eman. |
 |
Laikoen elkarteak indartu. |
 |
Eraturik gabe diarduten laikoen ekinbideak bultzatu eta euren beharrei erantzun. |
|
 |
| Parte hartzen dutenak : |
 |
 |
Laikoen taldeak koordinazio arlo ezberdinetan
biltzen dira, euren arteko harremanen eta ezaugarrien arabera. Talde bakoitzak
baditu bere helburu, metodologia eta lan-esparru bereziak. Baina gizartean eta
Elizan dituzten konpromiso motagatik eta parte hartzeko moduagatik batzuk elkarrengandik
hurbilago dira.
|
Gogoetan eta lanean elkarrekin arituz,
hobeto ezagutzen dituzte euren beharrizanak eta elkarren artean egindako ekintza,
programa eta egitasmoen bidez, erantzun egokiagoak ematen dituzte, talde bakoitzak
ibilbide propioa izan arren.
|
|
Koordinazio Arloak
|
Apostoladutza Arloa:
Ebanjelizazioa da euren karisma eta egiteko nagusia. Mugimendu
eta elkarte hauek daude: Ekintza Katolikoko Langile Hermandadea-HOAC,
E.K. JUNIOR Mugimendua, Helduen Ekintza Katoliko Orokorra, Ekintza
Katolikoko Gazteen Mugimendua-MJAC, ALIANZA J.M., SENAR-EMAZTEEN ELKARKETA,
Kristau Ikastaroetako Mugimendua, BIZIAN GORA, I.M.S., ETA LOURDESKO
AMAREN HARRERA TALDEAK.
|
Komunitateen Arloa:
Elkarte hauen ezaugarria hauxe da: Direna eta dutena elkarrekin bizi
eta banatzea. Komunitate hauek dute parte: JESUSEN ERREGETZA-SEÑORÍO DE
JESÚS, KORAZONISTA LAIKOEN ELKARTEAK, ESKOLAPIOAK, CVX, ADSIS,
NEO-KATEKUMENALAK eta MARIANISTEN ANAIDIAK.
|
Espiritualitate Arloa:
Mugimendu eta elkarte hauen funtsa espiritualitate-bizitza da.
Gure elizbarrutian erakunde hauek daude: OTOITZ-FORMAZIO ETA BIZI MINTEGIAK,
KRISTOREN ESKOLA SANTUA (ORDUÑA), BERRIZTAPEN KARISMATIKOA ETA GAUEKO GURTZA.
|
| Pastoral Kontseiluen Arloa:
Hamasei Parrokietako Kontseiluen ordezkaritza biltzen da:
LAUDIOKO SAN PEDRO; AMURRIOKO SANTA MARIA; GASTEIZKO SAN MARTIN,
ERDIALDEA, JESUKRISTO BERPIZTUA, ARRIAGAKO SAN BIZENTE, SANSOMENDI,
SAN PAULO, ELURRETAKO ANDRE MARIA, ERRUKARRIEN AMA, ESPERANTZAKOA,
SANTU GUZTIAK, SAN MATEO, FAMILIA SANTUA, OLARIZUKO ANDRE MARIA eta PILAREKO ANDRE MARIA. |
|
 |
| Laikoen Zerbitzukideak : |
 |
 |
| Laikoen Zerbitzua bideratzen
ari direnak: Mª Ángeles Morán eta Mª José Saizar,
Kontseiluen Arloko Ordezkariak; Ainara López Apostoladutza
Arloko Ordezkaria; Kiko Echávarri eta Julio Hernáez, Komunitateen
Arloko Ordezkariak; Vanesa Jiménez, Espiritualitate Arloko Ordezkaria;
Fernando Gonzalo-Bilbao eta Fernando Otaduy, apaiz-kontsiliarioak;
Maxi Gutierrez, Gotzain-ordezkaria; eta Maribel Alday
Pastoraltzarako Koordinatzailea. |
|
 |
|
 |
|
|
 |