 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |

Seminarioa |
 |
Elizbarrutia sortu baino lehenago (1862-04-28), jada 1854az geroztik Agirre deituriko Eliz Apaizgaitegia zegoen, Gasteizko Eskoriatza-Eskibel jauregian kokatuta, eta apaizgaitegi hark nahiko bizimodu oparoa zeukan. Haatik, beharrezkoa zen elizbarrutiak lehenbailehen Seminario Kontziliar bat izan zezan.
(Agirreren Apaizgaitegiko argazkia)
Sebastián Herrero y Espinosa de los Monteros jaunak, Gasteizko elizbarrutiko bigarren gotzainak, Apaizgaitegi Kontziliarra fundatzea erabaki zuen, 1878an. Hura Santa Maria katedralaren aldamenean eraikitzen hasi ziren.
|
|
1880ko urrian, Elizbarrutiko gotzaina Mariano Miguel González jauna zelarik, zentro berria ireki zen, ehun apaizgairentzako lekuarekin.
Apaizgaitegi Kontziliarrean matrikulatutakoen kopurua urtetik urtera handitzen zen. 1873. urtean 871 ikasle zenbatu ziren, barnetegian zein sartu-irten ibiltzen zirenen artean. Horren ondorioz, eraikina berehala txiki geratu zen, eta handitzeko hainbat aldiz zabaldu eta moldatu behar izan zuten.
1926ko apirilaren 28an, gotzaina Frai Zacarías Martínez zelarik, Gasteizko Apaizgaitegi berriko lehenengo harria paratu zen. Denboran errekorra eginez, Pedro Asua Mendia jaun arkitekto eta apaizak gaur egungo Elizbarrutiko Seminarioaren lan monumentalari ekin zion, eta 1930eko irailaren 28an inauguratu zen, gotzaina Mateo Mujika jauna zela. (Argazkia Pedro Asua jauna)
|
 |

Pedro Asua |
|

Seminarioa |
 |
600 apaizgai baino gehiago har zitzakeen eraikin horretara antzinako Apaizgaitegi Kontziliarra eta Agirreren eklesiastikoa bildu ziren. (Apaizgaitegiko argazki zaharra )
1950az geroztik, Bilboko eta Donostiako elizbarrutiak sortu zirela eta, Gasteizko elizbarrutia banatu egin zen eta, harekin batera, baita Apaizgaitegia ere; apaizgaiak, ondorioz, bakoitza bere Elizbarrutiko Apaizgaitegira joan ziren. |
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
|
|
 |